Indian neskei “galbideratuko dituztelako” sakelako telefonoa erabiltzea debekatzen diete

Prohíben los móviles a las niñas de la India porque las «corrompen»

Azken urte hauetan,  Indiako Nadrendra Modi  Lehen  ministroaren gobernuak, Internetera konektatzeko  kanpaina suztatzen ari da; Indiako jendarte gehiena ez baitu konektatzeko   mediorik.Alabaina Indiako Gujarat-en  dauden, Suraj eta Basauli,  herrietako Administrazio –kontseiluetan emakume gazteei  eta neskatoei,debekatu diete  sakelako telefonoen erabilera,nesken galbideratzean eta “ maitasun librerako ate irekia”  delakoaren aitzakiarekin.

Tradizionalki Indiako jendartearen kopuru  garrantzitsu batek ,bortxatze kasuak  edo sexu erasoak daudenean emakumearengan botatzen du erantzukizuna eta  emakumea erruduntzen du.Janzkera, jarrera , edo  emakumearen presentzia segun eta zein espazioetan dagoelako gertatzen zaizkion ondorioak direla uste du oraindik. Gainerantz, kontuan izan behar dugu, Indian,  tradizioak gordetzeko Kontseilu bereziak daudela eta  Kontseilu hauek  familien ohorea” babesteko” edo herrialdearen ohorea «babesteko» isunak eta zigorrak helarazteko boterea dutela. Kontseilu hauentzako , neskato eta emakumeok, babestepean gauden  subjektuak baikara.

Arrazoi  hauengatik, Genero Berdintasunaren alde lan egiten dugun  erakundeetatik  salatzen dugu Indiako zenbait lekuetan, emakumeen eskubideetan atzera pausuak  ematen  ari direla.

http://www.diarioturco.com/mundo/por-qu-prohben-en-la-india-a-las-nias-y-a-las-mujeres-llevar-mvil-h1182.html