Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna (azaroaren 25a) dela eta, HAURRALDE FUNDAZIOAk, Malen Etxea eta Eraldatzen elkarteekin batera, azaroaren 21 eta 22an Donostiako San Telmo Museoan burutuko diren BOTERE ETA LIDERGO FEMINISTEN JARDUNALDIAk antolatzen ditu.

Ekintza hau  Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babesten duten «Emakume Garapen-Sortzaileak» proiektuaren eremuan kokatzen da.

Jabekuntza hitzak boterea eta lidergoa du beregain, eta hauek izango dira jardunaldi hauetan zehar estatu mailako, bertako eta mexikoko emakume liderren eskutik garatuko diren gaiak.

Zein lidergo mota nahi dugu gure emakume politikariengan, gure gizarte espazioetan edota aktibismo mailan? Nola ulertu dezakegu boterea, oinordetzan hartutako botere maskulinoarekin hautsiz?

Zuen interesekoa izan dadila espero dugu eta edozein zalantza izanez gero, gurekin kontaktuan jar zaitezte ong@haurraldefundazioa.org, mujeresforjadorascongreso@gmail.com helbideen bitartez, edo 943 327 162 zenbakira deituz.