africazabalduii

Martxoak 1tik 17ra arte Gasteiz eta Gipuzkoan (Zumarraga, Zumaia, Donostia, Bergara eta Irun) EMAKUMEEN IKUSPEGITIK EGITEN DEN II. AFRIKAR ZINE ZIKLOA izango dugu. 

Ziklo honetan hurrengo proiekzioak egingo ditugu, beren inguruko solasaldiarekin batera:

– Filme Luzeak:

     >> Madame Brouette bere zuzendaria den Moussa Sene Absaren presentziarekin – Senegal-Frantzia-Kanada

     >> Imani (Fedea) – Uganda eta Suedia

– Filme motzak:

     >> Khouya (Nire anaia) – Argelia

     >> El Banate Dol (Neska horiek) – Egipto

     >> J´ai tant aimé… (Hainbeste maitatu det…) – Maroko

     >> Yvette – Burkina Faso

Honetaz gain, Gasteizen martxoak 4tik 17ra arte Batik, Maskara eta Arropa Afrikarren Erakusketa izango da, Hegoalde Gizarte Etxean, 16:00tik 20:00ra arte.