Haurralde  Fundazioak, EHU-ko Lankidetzako Fondoarekin elkarlanean,Unibertsitateko ikasleak formatu eta Hegoaldeko herrialdetara bidaltzen ditu proiektu batean  lan egin dezaten gutxienez hiru hilabetez eta gehienez bost. Ikasle hauek bizitzen dituzten esperientziak anitzak dira, besteak beste; Afrikako pertsonen elikaduraren inguruko txostenak burutu,  nekazal guneetan eta gune indigenetan bizi diren irakasleei hezkuntzaren inguruko aholkularitza eskaini, Boliviako osasun zentro indigenetan laguntza eskaini, Peruko oihaneko irakasleekin elkarlanean aritu, Argentinako eta Dominikar Errepublikako herri xumeetan indarkeriaren aurreikuste lanak burutu,  eta abar luze bat …

2011 eta 2012 urteen artean, 45 gazte inguruk, denak era konpromiso handiko gazteak eta gizartean beraien baliagarritasuna erakusteko asmoa dutenak, beraiek aukeratutako herrialderanzko bidaia burutuko dute. Ekainak 30 eta uztailak 1 bitartean beraietako batzuk, irailean ateratzen direnek, bizikidetza erako formakuntza batean esku hartu zuten. Solidaritatearen aldeko apustu argi bat da hau bai Haurralde Fundazioa eta bai Euskadiko gazteen aldetik.

jovenessolidarios