Ikastola eta eskolak inoiz baina solidarioago Afrikako gaixotasun larrienetako batekin; haurrek jasaten duten malaria.

Haurralde Fundazioa, Donostia eta Gasteizeko ikastolen laguntzarekin, malariaren inguruko sentiberatze kanpaina bat lantzen ari da. Kanpaina honen helburua Mozambiken, Chimoio herriko Namatsane auzoko Matsatse eskolan dauden umeentzako eltxo sareak erosteko dirua biltzea eta hemengo eskoletako ikasleak malariaren eraginen inguruan sentiberatzea da.

San Patricio Eskola Ingelesa kanpaina honetara batu zen Matsatse eskolarako eltxo sareak erosteko diru bilketa bat eginaz urtero burutzen duten “Sponsored Walk”-aren bitartez. Guztira 2.817€, bildu ziren eta honekin 600 eltxo sare erosi nahi dira Matsatseko umeentzat eta beraien familientzat.

san-patricio1 

Beste urte batez Axular Ikastolak Haurralde Fundazioko helburu solidarioekin bat egin du, joan den Ekainak 04 larunbatean antolatu zen Ikastola Egunean bidezko merkataritzako produktuen salmentaren bitartez. Produktuen salmentarekin ateratako irabaziak Matsatserako eltxo sareak erosteko erabiliak izango dira, non ikasleen parte hartzea oso handia den urtero!!

axular1

Azkenik Gasteizeko Adurtza Ikastola duela gutxi hasi da Haurralderekin elkarlanean kanpaina honetan; oraingoan, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleen parte hartzearekin malaria gelditu izeneko umeen antzerkiaren bitartez!!

ekintza1

Dagoeneko 3 dira kanpaina honetara batu diren ikastolak; 0tik 5 urtera bitarteko 5 haurretatik bat malariaren ondorioz hiltzen da, kasu gehienetan elikadura gabezia eta elikadura txarrari lotuta dauden arrazoien ondorioz. Txertorik ez daukan gaixotasun honek hemengo gazteak elkartasunean hezteko aukera eskaintzen digu, beraien parte hartzearen bitartez beraien aurrezkiak emanaz, bidezko merkataritzako produktuen salmenta bidez, etab. Ekintza hauen bitartez baloreetan eta gai sozialetan hezten dira, hezkuntza akademikoaz gain.

{wmv}Ikastola Adurtza (1){/wmv}

Actividad Malaria Gelditu en Ikastola Adurtza

{gallery}Malaria{/gallery}

FacebookTwitterGoogle+WhatsAppCompartir