MARTXOAK 8,

OSPAKIZUNA, EDO ALDARRIKATZEKO EGUNA?

8 Marzo- En memoria de la lucha de un grupo de trabajadoras textiles de Nueva York por sus derechos laborales. Reivindicamos el derecho a la  igualdad.

Martxoak 8- NEW_YOR- eko emakume langilen oroimenean, lan eskubideen alde borrokatu zutenen berdintasunaren aldeko  aldarrika egiten dugu

 

Egun berezi honetan berdintasunaren inguruan lortzen ari garen aurrera pausoez hitz egin beharko genuke. Baina Erakunde Publikoek martxoan bereziki etengabe erasotzen gaituzte Berdintasunaren gaiarekin eta horrek hausnarketa bat egitera bultzatzen gaitu.

Mugimendu feministak eta emakumeen elkarteek ezinbesteko lana egiten dugu uneoro salatuz ematen diren atzera pausoak eta dauden araudiak eta legeak ez direla betetzen. Dena den, aipatu beharra dago gai batzuetan bakarrik ematen direla atzera pausoak.

Langabezia 2016an. Oro har Espainian handiagoa da langabezian dauden emakumeen kopurua, gizonen aldean. Eta emakumeek topatzen duten lana ere egun erdikoa edo denbora murriztukoa izaten da. Espainian etxeko langileen kasua emakumeekin lotuta dagoen errealitate ikusezina da. ( http://www.feminicidio.net/menu-derechos-de-las-mujeres-economia-feminista

Indarkeria matxista:

v  Urtarrilean 11 emakume hil ziren gizonen esku. Hauetako zortzi, feminizidio intimo gisa izan dira onartuak ofizialki. Besteen artean, bat haur-feminizidioa izan da, beste bat feminizidio ez intimoa eta bestea, emakumeen feminizidio/erailketa, prostituzio-feminizidio bat segur aski.

v  Oraindik ez zaio heldu hainbat erkidego autonomotan VGn prebentzioa eta gizarte laguntza lortzeko finantziazioari. Eta gorantz doa beren bikotekideek hiltzen dituzten emakumeen kopurua.

Berdintasuna Politikan: Espainiako Gobernuko presidente izateko beren alderdien jarrera defendatzeko egindako azken agertzean izan ziren 17 hitzaldietatik 3 bakarrik izan ziren emakumeenak. Beraz, gizonezkoen gehiengo osoa, eta gauza bera gertatzen da alderdi guztien goi mailako ordezkaritzetan ere

Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko neurriak ez dira betetzen, egoki prestatutako pertsonak (lan taldeak) eta diru inbertsioak behar baitira berdintasunaren inguruan benetako politika eraginkorrak bideratzeko.

Abortuaren murrizketa 18 urtetik beherakoentzat, Irailaren 21eko 11/2015 Lege organikoak dioenez. Lege hau diskriminatorioa da eta Espainiari CEDAWk 31 b puntuan egindako Oharren aurkakoa. Baita CEDAWk Osasunari buruzko Biltzarrean egindako 12. Artikuluaren aurkakoa, eta bere 14. Gomendio Orokorren aurkakoa ere. Zeinak exijitzen dien parte hartzen duten herrialde guztiei, ez murrizteko emakumeei mediku-arreta jasotzeko eta osasun etxeetara jotzeko aukera, beren senarraren, bikotekidearen, gurasoen edo osasun adituen baimenik ez dutelako, (Gobernu hitzarmenei buruzko COMPI ebazpena).

 

Emakume eta neska errefuxiatuen egoera:

Nazio Batuko Goi mailako mandataria denaren Mary Robinsonen hitzetan, eta ACNUR erakundearen datuen arabera, dagoeneko,emakumeak nahitaezko desplazatuen %55a dira, hau dela eta emakumezkoen eta neskatoen salerosketako trafiko sareak handitu egin dira.Europako mugetan haurdun dauden emakumeek, bortxatuak eta behartuak izaten ari dira.Itsasoa gorriz tindatzen jarraitzen den bitartean, Ezinbestekoak egiten da, emakume eta neskentzat irtenbide seguruak bilatzea.

Giza Eskubideak:

Gaur egun Mundua dagoen moduan, ez dago Lurralde bat ere, non emakumeek eraso sexistaren bat jasango ez dutenik.

Giza eskubideak defendatzen dituzten munduko Ekialdeko emakumeek, beraien bizia egunero arriskatzen dute, LGTB edo eta Eskubide sexualak eta eskubide ugalkortasunak, ingurugiroa defendatzeagatik…

 

Ikuspegi etsigarria dugu aurretik, are gehiago 2030erako agenda ODS(garapen iraunkorrerako helburuak) onartu berri ditugunean.

Munduko emakumeen eta nesken eskubideak eta ziurtasunaren defendatzeak lehentasuna izan behar du gobernuentzat eta gobernuen zuzendarientzat.Eta era berean guk geu elkarte feminista bezala, , Jendartearen aurrean jarri behar ditugu arazo guzti hauek .Gure lana Haurraldetik, tokian tokiko elkarteekin bat eginez, hau guzia salatzea eta aldarrikatzea da.Hain justu ere, salaketa hau eta ikustarazteko kanpaina eta akzio zehatzak egitea da gure lana.

 

 

FacebookTwitterGoogle+WhatsAppCompartir