IMG 0926 peq

«Mexikoko komunitate transnazionalizatuetan, emakume eta nerabeen osasun fisiko, emozional eta sexualari eskubidearen babesa» izeneko Haurralde Fundazioaren proiektua amaitu da. Bertan, bi urtetan zehar, eskubideetan jabekuntza prozesua bultzatua izan da Guanajuatoko Estatuko nekazal herrietako 320 emakume eta 200 nerabeengan, zeinen gain narko kultura eta gizonezkoen Estatu Batuetarako migrazio prozesuek eragina izan duen.

Kontextu hauetan espezifikoa den genero ezberdintasunaren egoera aldatu nahian lan egin dugu, bortizkeria eta diskriminazioa jasan duten emakumeen gaitasunak landuz beren komunitatean formatzaile eta kudeatzaileak bihur daitezen. Lan guzti hau hurrengo ekintzen bitartez egin da:

– 30 emakumeek jaso duten Formakuntza prozesua genero berdintasunaren, osasun fisiko eta ongizate emozionalaren, sexu eta ugalketa osasunaren inguruan. 

IMG 1133 peq

Formakuntza jaso duten emakumeen eskutik prozesu honen 32 aldizko biderketa. Honek formakuntzaren eragina 160 emakumeenganaino hedatu du, eta aldi berean, emakume hauek aldaketen subjektu gisa bihurtzen ditu, beren genero egoerarengan eragina esanguratsua izanik.

– Alde batetik, 35 emakume feministen, eta bestetik, 100 eragile komunitarioen arteko esperientzien elkartrukea. Ekintza hauek ikerketa-akzio eta emakume mexikar eta beste estatuen arteko sinergia espazioak sortzera zuzendurik daude, jabekuntza prozesuen indartze metodologiko eta politikoa lortu nahian.

adoles                                             adoles2

Beren harreman pertsonaletan enero estereotipoak eta bortizkeria desegitea ahalegingo duen ezagutza eta habileziak lortzeko helburuarekin, bigarren hezkuntzako 5 eskoletako 200 nerabeei zuzenduriko formakuntza prozesua. 

Adierazpen kulturalen bitartez aditzera emango den bortizkeriarik gabeko harremanak edukitzeko eskubidearen inguruko ikuspegia elkarbanatzera zuzendurik dagoen topaketa baten garapen, antolaketa eta azalpena taldeko partaideen eskutik egin ahal izateko esperientzi elkartrukea.

IMG 0814 peq