Elkartasunetik, konpromisotik, formakuntzatik eta gizarte justuago bat bultzatzeko erabaki tinko batetik mundura gerturatzeko apustu bat”

2006 urtetik, irailak 8an Borondatezko Lankideen Eguna ospatzen da, Nazio Batuek Milurteko Deklarazioa sinatu zuten eguneko urteurrenarekin bat datorrelarik.

Haurralde Fundaziotik gazte euskaldunek beste kultura batzuk ezagutzeko aukera sustatzen da, beraiek duten ezagutza herrialde txiroetako pertsonekin banatzen dutelarik eta ordainetan bizipen pertsonal ahaztezina zein baloreak lortzen dituztelarik.

Hona hemen gazte euskaldun batzuk Mozambiken bizitako bizipenak; naiz eta ez izan koperante profesionalen esperientzia, merezi du esperientzia hauek elkarbanatzeak.

Leire-Larreta

LEIRE LARRETA

Hitz batean laburbilduz, nire esperientzia kooperante bezala IZUGARRIA izan da!

Nik joan baino lehenago banekien, eta mudu osoan jakina da, Afrika lurralde pobrea dela eta bertakoak pobrezia sakonean bizi direla. Baina gauza bat da jakitea, eta beste bat ikustea eta bizitzea.

Mozambike munduko estatu pobreenetako bat bezala kontsideratuta dago. Baina hala eta guztiz ere oso lurralde alaia da. Egoera zail hauetan bizi diren arren bertako biztanleak beti dira oso eskuzabalak eta beti daude laguntzeko prest.

Egia esanda, ni Mozambikera laguntzeko intentzioarekin joan nintzen baina orain esango nuke, beraiek ni lagundu nautela nik beraiei baino gehiago.

Alde batetik beste bizitzeko eta pentsatzeko modu bat erakutsi didate; eta bestetik, ni arrotza izanda, bertakoek, batez ere umeek, izugarrizko kariñoa eta maitasuna eman didate. Harrigarria da ezer ez daukaten ume batzuk zenbat eman dezaketen!

Nire esperientzia oso aberasgarria eta polita izan da. Damu naiz denbora gehiago gelditu ez izanaz eta dudarik ez daukat, noizbait bueltatuko naizela.