Haurralde Fundazioak eta Afroamericana Elkarteak Arabako Foru Aldundiaren babesarekin “Afrikako Begiradak: Interkulturalitatearen ibilbideak” proiektuaren baitan 2013ko abenduan Zine-forum Zikloa, “Afrika bere hitzen bitartez” literatura zikloa eta “Tagine” kulturarteko antzerkia antolatu ditugu.
Zinema Zikloa abenduaren 10ean, 11an eta 12an izango da 17.30tan Florida Zinema Aretoan eta abenduaren 10ean ospatzen den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunarekin egokituko da. Horregatik, Afrikako eta emakumeen Giza Eskubideekin zerikusia duten dokumental, laburmetrai eta filma bat aukeratu ditugu.
Ondoren, abenduaren 17an Aldabe Gizarte Etxean 18.30tan “Afrika bere hitzen bitartez” literatura topaketa ospatuko da. Bertan, Agnes Agbotón, Remei Sipi eta Tanella Boni idazle afrikarrak Afrikako literaturari buruz arituko dira eta bertan emakumearen papera zein den ere aztertuko dute.
Ekintzei “Tagine” kulturarteko antzerkia amaiera emango die, abenduaren 18an Gasteizko Florida Zinema Aretoan, 17.30tan. Farah Hameden eskutik gure zentzumenen bidez eta protagonistaren kontakizunen erritmora Marokoko emakumeen errealitatera bidaiatzeko aukera izango dugu.