Burkina Fasoko Hezkuntza eta Alfabetizazio Ministroak Haurralde Fundazioak Donostiako Udalaren laguntzarekin garatutako “Ouagadougouko sektore bulnerableetako emakumeen enpoderamendua” bisitatu zuen.

Pasa den Uztailak 7an, Burkina Fasoko Nazio Hezkuntza eta Alfabetizazio Ministroak bere kabineteko kideekin batera, Haurralde Fundazioak garatutako “Ouagadougouko sektore bulnerableetako emakumeen enpoderamendua” bisitatu zuen. Horrela, proiektuaren bidez lortutako emaitzak eta komunitatean eragindako eraldaketak egiaztatu ahal izan zituzten.  

Proiektua Donostiako Udalak finantzatu duen Haurralde Fundazioaren ekimena da eta ezarritako emaitzen 100%a lortuaz bukatu da. Jarraipen prozesu honek emakumeen organizazioen lidergo eta genero ekitaterako bidea ezartzen du. 

Nabarmentzekoa da, urtarrilak 11an abiarazitako proiektuak Ouagadougouko 27. sektoreko 50 emakumeen eta aldi berean, hauen familia eta komunitateen enpoderamendua lortu duela. Enpoderamendua diru-sarrerak eragiten dituen produkzio eta transformazio jardueren bitartez abiarazi da eta gainera, proiektuan parte-hartzen duten emakumeek, beraien familia eta komunitateak, egiturazko pobrezia egoeretatik irtetzen laguntzen dituzte, elikadura segurtasuna modu sostengarrian bermatuaz. 


ministra8 ministra6 ministra9










ministra2 misnitra1 minsitra10