sensi_aurka Denok gosearen aurka.

Non: Gipuzkoan.

Laburpena: Proiektu hau Milurteko Garapen Helburuekin lotuta dago, hain zuzen ere 1. Helburuarekin, hau da, “urri-bizia eta gosearekin amaitzea”. Proiektu hau Gipuzkoako erakundeekin, Ikastolekin eta Unibertsitate Publikoarekin batera gauzatu da.

Proiektu hau gauzatzeko, gosearen zergatia ulertzea eta Hegoa eta Iparraren arteko harremanak aztertzea beharrezkoa dela deritzogu eta ahalik eta jende gehienera iristeko helburuarekin honako ekintzak planteatu dira:

Etiopiari buruzko dokumental bat erakustea gosea gaitzat hartuaz. Dokumental hau Haurraldeko web orrian ere eskuragarri izango da.
Unibertsitateko eta ikastoletako ikasleekin batera hausnarketa bat egingo da kontsumoa eta egungo bizitzeko moduaren inguruan hau herrialde txiroetan bizi den egoerarekin parekatuaz.
Garapena, immigrazioa eta sentiberatzea lantzen duten erakundeekin eta agente sozialekin batera GOSEARI buruzko jardunaldi batzuk antolatuko dira, kontzeptuak argitzeko, jakintza elkarbanatzeko eta gosearekin amaitzeko irtenbideak bilatzeko.