Jadanik prest dago Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Garapen Lankidetzarako Euskal Agentziak babesten duen GARAPEN SORTZAILEAK DIREN EMAKUMEAK proiektuaren bloga. Ez utzi ikusi gabe!!

  GSDE

Caroline Moseren arabera garapen eta genero politika ikuspegien artean,  jabekuntzaren ikuspegiak emakumeak bere arrazaren, bere istorio kolonialaren, bere klasearen, eta bere gaurko posizioa nazioarteko ordena ekonomikoaren arabera zapalkuntza desberdinak bizi dituela nabarmentzen du. Jabekuntza ikuspegiak enfasia jartzen du emakumeen aldaketa ahalmena beraien baliabide materialaren kontrola irabaztean dagoela. Beraz, emakumeen autonomia ekonomikoa funtsezko da hauen eskubideak bermatzeko.

Azken finean, boterearen eta jabekuntzaren arteko erlazioa argia da, eta egiten dugun testuinguruko analisiak emakumeentzako eta gizonentzako diru sarreren iturri nagusietako bat lan-merkatuarekin zerikusia du. Ikuspegi honetatik hurrengo proposamena egiten dugu:

Emakume lokaleko erakundeen eta Ipar/hego erakunde feministen arteko sare lana bultzatu nahi dugu, eztabaidatzea eta jabekuntza ekonomiko erreal baterako estrategiak baimenduz jabekuntza ekonomiko eta  gizarte eragileen sustapenaren bidez. Hau guztia ezagutzak, esperientziak eta praktika oneko trukaketaren bidez Ipar/Hego jabekuntza ekonomia feminista solidarioa bultzatzen duten erakundeen artean. Helburua emakumeen eskubide ekonomikoetan eragin kolektibo eta eragin politikoak bultzatzea da.