GENEROAN INDARTZEA ETA HAURREN DESNUTRIZIO/MALNUTRIZIOAREN MURRIZKETA CABO DELGADON OSASUN ETA GARBITASUN ARRETA SENDOTUZ. (1. FASEA)

Eskualdea: Palma, Pemba eta Mocimboa da Praia.

pemba

BERTAKO BAZKIDEA: Muleide Pemba (Mulher lei e desenvolvimento)

LABURPENA

Proiektu hau, 2010eko ekainetik 2011ko martxora bitarte Cabo Delgadon egindako diagnostiko batetatik abiatzen da, espezifikoki Palma eta Pemba barrutietan, Zambeziarekin batera non malnutrizio/desnutrizio eta osasun egoeraren adierazleak baxuenak diren.

Malaria, arnas infekzioak eta beherako larria dira 5 urte baino gutxiagoko haurren heriotzen, 3 erantzule nagusienak. IOF (Inquerito sobre Orcamento Familiar) –en esanetan, Mozambiqueko 5 urtez azpiko haurren % 47ak hazkuntzan atzerapenak ditu (%23k atzerapen larriak), guztira 1,7 milioi haur dira eta %19k pisu baxua dute (%5ak larria).

Ikerketa ezberdinek, UNICEFF-eko Child Undernutrition in Mozambique txostenak dioenez, amek eskuratutako diru-sarrerak eta baliabide honen gain duten autonomia dira beren seme-alaben osasun eta elikadura egoera determinatzen duten faktore garrantzitsuenak. Hau da, emakumeak duenean familiako kontrol ekonomikoa dirua haurren elikaduran gehiago erabiltzen du, familia burua gizonezkoa denean baino. Honek bertako erakundea den MULEIDE-rekin batera proiektu honen 1. fasea planteatzera bideratzen gaitu. Non erakunde eta estamentu publikoekin lan bat artikulatzen den haurren desnutrizio/malnutrizioaren hobekuntza, laboreen dibertsifikazioa, malariaren prebalentziaren hobekuntza eta emakumezkoen jabetza indartzeari garrantzi berezia emanez honako estrategien bidez:

1.- Bi nutrizio gune sortu eta martxan jarriz, Palma eta Pemban, nutrizionista profesionalen laguntzaz familiak osasunaren inguruan hezi eta haurren elikadur eta garbitasun ohituren jarraipena egiteko.

2.- Laborantzen dibertsifikaziorako hezkuntza eta kapazitazioa barazki ezberdinak sartuz eta errendimenduaren hobekuntza familietako machambei jarraipen intentsiboa eginez.

3.- Malaria, beherakoa, kolera eta azaleko gaixotasunen prebentzioa komunitateetan, malariaren kanpañaren bidez. Familiak heziz uraren erabilpen eta osasunaren inguruan, baita hondakin solidoak deuseztatzeko sistema ez kutsakorrak ezarriz ere.

4.- Parte hartzen duten erakunde/kolektiboak Generoaren inguruan informatzea eta kapazitatzea, epe ertain/luze batean emakumezkoei ahalmen emate kolektibo zein indibiduala potentziatu, bertako empresa txikien bidez sortutako baliabideak erabiliz.

{gallery}Pemba{/gallery}