sensi_encuentro_interpro Hego eta Iparraren arteko profesioarteko bilgunea: “Garapenean eta Lankidetzan aurreratzen”.

Non: Gipuzkoan.

Laburpena: Proiektu honen helburua Hegoa eta Iparreko erakundeen artean bilgune bat sortzea da, agente sozialen artean sareak sortzeaz gain, horrela Giza Eskubideen indartzea ahalbidetzen duen prozesu sozial bat eman dadin herrialde pobretuetan eta Iparreko herrialdeetan ere bai aldi berean.

Proiektu honetan parte hartuko duten pertsonak Euskadin zein Espainiako beste tokietan eta Hegoko GGKE-tan lan egiten duten eta sentiberatze, Giza Eskubide eta generoan interesa duten agente sozialak izango dira.

Proiektu honen barne honako ekintzak burutuko dira:

Formatzea eta sentiberatzea “giza garapena eta garapen sozialari loturiko proiektuak genero ikuspuntutik” kurtsoaren bidez.
Gipuzkoako hainbat herritan Hegoko agente sozialek eginiko sentiberatze ekintzak.
Sentiberatze ekintzen onurak jaso dituztenen balorazioa eta iritziak jasotzea.
Buletin baten sorrera.