Aurtengo abuztuak 2tik aurrera, EHUko Farmazia Fakultateko Bittor Rodriguez doktorea Kabo Delgadon dabil Haurralde Fundazioko hurrengo proiektua babesten: Genero indartze prozesua eta haur desnutrizioaren gutxiagotzea.

IMG 2365 512x384

Mozanbikeko Kabo Delgadon, Palma eta Pemban MULEIDE eta Haurralde Fundazioaren eskutik, hain zuzen ere, aurrera eramaten ari den proiektu honen helburua bertako haurren bizi kalitatea hobetzea da. Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) ekintza hauek babesten ari da «Haur desnutrizioaren gutxiagotzea dela medio Giza Ahalmenen sendotze prozesua Pobreziaren aurkako borrokan» izeneko proiektuaren bitartez. Proiektuaran ekintzen jazarpenean, Bittor Rodiguez dokotoreak, bere egonaldian, laguntza metodologikoaz gain, Muleideko aktibistei, bertako osasun eta nekazaritza teknikariei  zuzenduriko haur desnutrizioari buruzko formakuntzak egiten ari da Pemba eta Palman. 

Palman, jadanik 27 pertsonek jaso dure formakuntza espezializatua. Berak bukatzen duenerako 60 profesionalek formakuntza jasoko dutela espero dugu.

IMG 2457 512x384