3. MGH-en INGURUAN LORTUTAKO AURRERAPENAK

Haurralde Fundaziotik, ONU-k Milurteko Garapenerako Helburuen (MGH) inguruan egin duen Batzarra aprobetxatuaz (zein gaur amaitzen den), 3. Helburuaren baitan egunera arte eman diren aurrerakuntzak aztertu nahi izan ditugu. Helburu honen xedea Generoen arteko berdintasuna bultzatzea eta emakumeen gaitzea sustatzea da.

MGH-en aurrerabideei buruzko azken txostenaren arabera (ONU 2010), jenero berdintasunaren eta emakumeen gaitzearen inguruan eman diren aurrerakuntzak oso geldoak izan dira arlo guztietan. Zehatzago, eta ezarritako helburuei begira, honako datuak gailendu nahi genituzke:

•    Nahiz eta eskoletan nesken izen-emate maila igo egin den mutilekiko, ez da oraindik berdintasun bat ematen herrialde txiroenetan; helburua 2005 urterako lortua izatea zen. Gauzak horrela, neskak eta batik bat landa aldean edota zonalde txiroetan bizi direnak mutilekiko desabantailan daude. Uste da herrialde txiro guztietan Ozeania salbu nahikoa aldaketa ematen ari dela helburu hau bete dadin 2015 urterako.

•    Lan munduari dagokionean, nekazaritzaz kanpo ematen ari den aurrerakuntza ez da nahikoa 2015 urtean lan munduan dauden emakume eta gizonezkoen kopurua berdina izan dadin (Amerika Latinoa eta Karibe salbu). Izan ere, nahiz eta mundu mailan 2008an nekazaritzaz kanpo ordaindutako lana zuten emakumeen kopurua %41 bazen ere, Afrikan adibidez %33 besterik ez zen. Halaber, emakumeek gutxiago kobratzen jarraitzen dute eta beraien lanak askoz ere arriskutsuagoak dira gizonezkoenak baino. Honetaz gain, kontutan hartu beharra dago gaur egungo krisiak behin behineko lanen gain duela gehiengo eragina; lan mota hau burutzen duten pertsonen gehiengoa emakumeak dira.

•    Azkenik, politika mailan ematen da egoerarik larriena eta itxaropen gutxiena duena, ez baita aurreikusten inon emango denik emakumezkoentzako ordezkapen berdin bat parlamentuan (2010ean %19 ordezkapen bat ematen zen). Hau horrela izanik, kontutan hartu behar dira Afrika Subsahariarra, Amerika Latinoa eta Karibea besteak beste, non emakumeen ordezkapena %25 – 30era iritsi den, neurri bereziei esker batik bat (kuota akordioak, jeneroarekiko sentiberatzea duten hauteskunde sistemak, etb.), borondate politikoa eta herrialde batzuetako emakumezko ordezkarien prestakuntza.

MGH-en garapenaren inguruan informazio gehiago nahi izanez gero begiratu http://www.un.org/spanish/millenniumgoals/index.shtml web orria non txosten osoa irakur daitekeen, beste agiri interesgarrien artean.

odm

Iturria: Milurteko Garapenerako Helburuak. Aurrerakuntza taulak 2010 (ONU)