Igande honetan, martxoak 17, San Patricio Ikastetxeak Jaialdi bat antolatu du zentruko eraikuntzan ikastetxeko senideentzat.
Jaialdi honek, urtero bezala, alderdi solidarioa dauka. Aurten ere, iaz hainbesteko arrakasta izan zuen Tonbola Solidarioa antolatuko da. Oraingo honetan laguntzaileen eskainitako 300 sari izango ditugu banatzeko.
Aurtengo diru bilketa, aurreko bi urteetan bezalaxe, Matsatseko (Mozambike) Haur Zentrora bidaliko da, eskualde honetan HAURRALDE FUNDAZIOAk dituen proiektu anitzetatik batekin parte hartuz eta hauen helburu bateri zuzendurik: kirol ekintzaren bitartez haurren bizi kalitatea hobetzea.
Urte honetan 2 saski izango dituen eta zementuz egindako saskibaloi kantxa eta 20 etxeen lurzorua egiteko proposatu da diru bilketa.
Atxikirik daukazue ekintza honi buruz informatzeko sortu dugun triptikoa. Bertan azaltzen dugu zergatik den hain garrantzitsua haur hauentzat kirolean aritzeko espazioa edukitzea eta beren etxeetako egoera hobetzea, bereziki beren osasunaren ikuspegitik.
Gainera, Haurralde Fundazioko bolondresek aurpegi margoketa Tailerra antolatuko dute non proiektu berdinera zuzenduko den 2€ko donatiboa eman ahal izango den.
MILA ESKER SAN PATRICIO HAURRALDE FUNDAZIOA ETA MATSATSEREN ESKUTIK!!