Haurralde Fundazioa eta Sport Mundi haitiko kaltetuen alde
Prevención malaria en Mozambique
Euskal gazteak Hegoaldeko herrialdeekin solidarioak
Leire Larretari Irutxuloko Hitzan eginiko elkarrizketa – 2011/07/13
“Ez dakite ezer ere saskibaloiaz, baina ikasteko oso gogotsu daude”
Leire Larreta; Saskibaloi entrenatzailea
Bera Berako saskibaloi saila ‘Zure laguntza gure bizitza’ proiektuan murgilduta dago, Haurralde fundazioarekin batera; Leire Larreta Mozambiken dago, bertako haurrei jokatzen irakasten.
Chimoio herriko haurrak saskibaloian entrenatzen ari da Leire Larreta (Erdialdea, 1989). Hegaldia ekainaren 26an hartu zuen, eta bertan hilabete eta erdi pasatzeko asmoa du. Proiektuak jarraipena izatea nahi dutenez, entrenatzaile bat ere prestatu beharko du, bera itzultzean, jokatzen jarrai dezaten. Orain arteko esperientziaren berri eman dio Irutxuloko Hitzari, Mozambiketik.
Nola izan zenuen proiektuaren berri?
Bera Berako entrenatzaileoi bilera batean aurkeztu ziguten proiektua, eta nor joango litzatekeen galdetu ziguten. Lau bat izan ginen baietz erantzun genuenak, eta azkenean, klubak ni bidaltzea erabaki zuen, nire zorionerako.
Donostiatik beste norbaitekin joan zara?
Proiektu honetatik ni bakarrik etorri naiz, eta hegaldian, Johannesburgorarte baita ere. Han, Jokinekin bildu nintzen, eta gelditzen zen bidaia elkarrekin egin genuen. Lurrak lantzeko ureztatze sistema bat egiten ari da.